XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina beste hizkera batzuk bezala berrikuntza batzuk egin ditu, -e-n bukaera, kontsonanteen arteko bokala txoklaba, abratsa kasuetan, hasierako bokalaren galera kusi, man, torri hitzetan edo ahaleraren forma pleonatiskoak: dezakezuke, dezakeguke...

Ezberdintasun honen arrazoiak:

Geografia

Hasieran esan bezala, hiztunak konsziente dira hurbileko haranetako diferentziaz, askotan diferentzia honen jatorria izaten da gune geografiko bat: erreka bat, mendi bat, hiztun batuen eta besteen artean oztopatzen duena. Baina honek ere ez du mugaren bi aldeetako hiztunen arteko harremana oztopatu.

Dagokigun kasuan, ez dago inolako gune geografiko garrantzitsurik Ultzamako herrien eta Imotz eta Basaburukoen artean komunikazioa oztopatzen duena; Arrarats, Igoa, Beruete herriek erakusten duten isolamendua izan ezik.

Merkatua

Jakina denez, merkatuek eta feriek paper garrantzitsua jokatzen dute hizkera baten moldaketan. Komertzio guneak izatean, herri diferenteetako jendea jartzen dute harremanetan, eta horrek, dudarik gabe, hizkuntz komunitate bat sortzeko eragina ere badu.

Horrela, Imotzko eta Basaburuko jendeak Irurtzunera joan dira astero merkatura, hor Sakanakoekin elkartzen direlarik. Ultzamakoek, ordea, beti Anue, Odieta eta Atezkoekin izan dute harreman handagoa, Imotz eta Basaburukoekin baino.

Egun, gauzak erabat aldatu dira, eta komunikabideen bidez, gutxi kostatzen da hurbileko herrien artean mugitzea.